Urtarrilean 13 langabetu erregistratuta hasi du 2011 Gabiriak

Posted: 2011/02/15 in Ekonomia, Gizartea
Etiketak: ,

Iazko urteko lehenbiziko hiruhilekotik datu datu txarrenarekin hasi du 2011. urtea Gabiriak. Urtarrilaren azken egunean 13 langabetu zeuden erregistratuta herrian, Espainiako SPEE enplegu publikoaren zerbitzuak gaur kaleratu dituen datuen arabera.

Langabetuetatik 9 emakumezkoak dira, 4 gizonezkoak. Adinari dagokionez, gehienak (9) 45 urtetik gorakoak dira, eta gainontzeko laurak 25-44 urte artekoak.

Sektoreka, zerbitzuen arlokoak dira lanik gabe dauden eta bila ari diren gabiriar gehienak: 8. Ondoren industria dator 4 langabeturekin, eta eraikuntzan bakarra dago.

2011ko lehen hilabetearen datua iazko martxotik txarrena da. 2010. urtea ere aurtengoaren kopuru berarekin hasi zen (urtarrilean 13). Sabaia martxoan jo zuen, 14 langabeturkein.

Hauxe da iazko langabetu kopurua hilez hil:

2010

  • Urtarrila: 13
  • Otsaila: 12
  • Martxoa: 14
  • Apirila: 11
  • Maiatza: 10
  • Ekaina: 9
  • Uztaila: 9
  • Abuztua: 10
  • Iraila: 7
  • Urria: 10
  • Azaroa: 12
  • Abendua: 11 (iturria: SPEE)

Langabetu datuekin batera urtarrilean sinatu diren lan kontratuen zenbatekoa ere eman dute. Lehen hilean 4 lan kontratu egin dira, gabiriarrei dagozkienak. Guztiak aldi baterako iraupenekoak dira, 3 gizonezkoenak eta 1 emakumezkoena. Zerbitzuetan bi kontratu, eta industrian eta eraikuntzan bana egin dira.

Langabeziarekin ez bezala, sinatutako lan kontratuen kopurua iaz garai berean baino makalagoa da. 2010eko urtarrilean 8 gabiriarrek egin zuten lan hitzarmena, aurtengo bikoitzak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s