Gabiriako Udalak 500.967 euroko aurrekontua du aurtengo

Posted: 2011/02/15 in Ekonomia, Politika
Etiketak: ,

Gabiriako Udalbatzak abenduaren 20an onartu zuen 2011. urteko ekinaldirako udal aurrekontua. Helegite eta berrikuspenerako epea igarota, Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan argitaratu du datua: denera 500.967 euroko aurrekontua.

Aurtengo udal aurrekontua iazkoa baino %7,32 txikiagoa izango da, zenbateko absolutuari dagokionez. 2010ean 540.541 euroko saila zegoen. Aurten 39.574 euro gutxiago.

Udaletxeko batzar aretoa

Udaletxeko batzar aretoa

Udal diru koontuen txostena arloka honela banatu dute 2011rako:

Sarrerak:

  1. Zuzeneko zergak: 78.210 euro
  2. Zeharkako zergak: 25.000
  3. Tasak eta bestelako sarrerak: 28.150
  4. Transferentzia arruntak: 340.757
  5. Ondarearen sarrerak: 16.850
  6. Inbertsio errealak: 12.000
  7. Kapital transferentziak: 0
  8. Finantza aktiboak: 0
  9. Finantza pasiboak: 0

Guztira: 500.967 euro

Gastuak:

  1. Personal gastuak: 124.126
  2. Ohiko ondasunen eta zerbitzuen erosketa: 243.635
  3. Finantza gastuak: 5.000
  4. Transferentzia arruntak: 61.441
  • 6. Inbertsio errealak: 0
  • 7. Kapital transferentziak: 0
  • 8. Finantza aktiboak: 0
  • 9. Finantza pasiboak: 0

Guztira: 500.967 euro

(Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia, Ogasuna).

Sarreren sailean diru iturri handiena Gipuzkoako Foru Aldunditik etorriko da, ohiko moduan. Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa (UFFF) 2011n zenbatekoa izango den aurreikusita dauka Aldundiak: 322.082 euro. Hori urte hasieran egindako kalkuluen ondoriozko kopurua da, eta urtearen bukaeran birkalkulatzen dute atzera, zergak eta bestelako foru sarrerak nola joan diren arabera.

Iaz, adibidez, 303.915 euro eman zituen Foru Aldundiak UFFF kontzeptuan. Baina errekaudazioa uste baino apaltxeagoa izan zenez urte bukaerarako, bi mila euro inguru itzuli beharko ditu Gabiriako Udalak. Hala ere, egunotan argitaratuko du foru Ogasunak 2010eko UFFFren likidazioa.

2007tik 2010era urtero haziz joan zen udal aurrekontua.Hauxe da azken hemeretzi urteetako bilakaera:

  • 2011n, 500.967 euro.
  • 2010ean, 540.541 euro.
  • 2009an, 476.583 euro.
  • 2008an, 446.847 euro.
  • 2007an, 436.205 euro.
  • 2006an, 581.291 euro.
  • 2005ean, 425.391 euro.
  • 2004an, 374.458 euro.
  • 2003an, 343.795 euro.
  • 2002an, 346.149 euro.
  • 2001ean, 325.472 euro.
  • 2000n, 368.430 euro.
  • 1999an,333.636 euro.
  • 1998an, 287.282 euro.
  • 1997an, 266.542 euro.
  • 1996an, 251.473 euro.
  • 1995ean, 261.104 euro.
  • 1994an, 269.747 euro.
  • 1993an, 361.798 euro.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s