Rallysprinteko izen-emate epea otsailaren 21era artekoa da

Posted: 2011/02/11 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , ,

Gabiriako XIII. Rallysprintean parte hartzeko izena otsailaren 21erako, astelehena, eman behar da. Lagun Artea eskuderia antolatzaileek egin duten egutegiaren arabera otsailaren lehenean zabaldu zuten epea. Hogei egun geroago, hilaren 21ean itxiko da, 20:00etan. Izena emandako taldeen zerrenda 23an argitaratuko dute. Lasterketa egunean bertan –otsailak 26, larunbata– osatuko dute onartutakoen azken zerrenda ofiziala, egiaztapen administratiboak eta teknikoak egindakoan.

Rallysprintaren informazio guztia webgune honetan aurki daiteke. Datu gisa, rallysprinten modalitatean Gabiriako lasterketa da aspaldikoena; 13. edizioa beteko du. Hurrena Azpeitiko rallysprintak du ibilbide luzeena, aurten 12. ekitaldiarekin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s