Gabiriako langabetuentzat enplegu bulego publikoa Beasainen, duela hilabetetik

Posted: 2011/02/10 in Ekonomia, Gizartea
Etiketak: , , ,

Urtarrilaren 10etik hasita, Gabiriako langabetuek Beasaingo Lanbide bulegora (eskuduntza Eusko Jaurlaritzak hartu arte Inem) joan beharra daukate langabeziako zerrendan apuntatzeko edo lana aurkitzeko gestioak egiteko. Duela hilabete arte Zumarragara joaten ziren. Lan eskaintza publikoa kudeatzen duten sukurtsaletan aldaketak egin zituen urte hasieran Jaurlaritzak. Hala, gabiriarrek eta Ormaiztegiko bizilagunek Beasainera joan behar dute ordundik.  Lanbideren Zumarragako sukurtsala Goierri garaiko lau herrietako erabiltzaileentzat geratu da: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoentzat. 2010. urtea 11 langabeturekin bukatu zen Gabirian (Sepe espainiar zerbitzuaren datuak, abenduaren 31koak). Horietatik 3 gizonezkoak dira (bi 25-44 urte artekoak eta bat 45 urtetik gorakoa), eta 8 emakumezkoak (bat 25-44 adin tartekoa, zazpi 45 urte baino zaharragoa). Sektoreka, zerbitzuen arloan katalogatuta zeuden 7 langabetu, industrian 3 eta eraikuntzan bat.

Langabezia tasa, hala ere, Goierriko txikiena eduki du Gabiriak iazko urtean zehar. Bigarren hiruhilekoan adibidez (2010eko apirila-ekaina), biztanleria aktiboarekiko %4,19ko tasa zeukan Gabiriak, Goierriko txikiena, Gipuzkoako 3. baxuena eta EAEko 14.a.

Lan hitzarmenei dagokienez.  iazko abenduan zazpi gabiriar erroldatuk sinatu zuten lan kontratua. Denak aldi baterako iraupenekoak ziren, 4 gizonezkoenak eta 3 emakumezkoenak. Sektoreka, eraikuntzan eta zerbitzuetan hiruna kontratu egin ziren, eta industrian bat.

2011ko lehen hilabeteak zer-nolako langabezia kopuruak utzi dituen egun gutxi barru argitaratuko du Sepe erakundeak.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s