Rallysprintaren aurkezpena otsailaren 22an egingo dute

Posted: 2011/02/09 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: , ,

Otsailaren 26an autoak ez dira toki honetatik (Zuzula Garakoa baserrirako bidegurutze muturra) irtengo.

Gabiriako Rallysprinta automobilismo lasterketa antolatzen duten Lagun Artea eskuderiak eta federazioek otsailaren 22an, asteartea, egingo dute aurkezpen prentsaurrekoa. Korta jatetxean  izango da, 20:00etan.

Bertan izatekoak dira antolatzaileak, eta Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko automobilismo federazioetako presidenteak. Baita babesleen ordezkariak ere.

Rallysprinta aurkeztu eta hurrengo larunbatean, otsailak 26, jokatuko da, eta ez hasieran iragarri zuten bezala hilaren 27an, igandean. Lasterketaren norabidea aldatu egingo dute: autoak Zuzula aldetik irten beharrean Motxorrotik abiatuko dira, Korta aldean bukatzeko. Erabaki horrekin ohiko egitura aldatu nahi izan dute antolatzaileek.

Modu berriarekin igoerako eremua jaitsierakoa baino askoz laburragoa izango da. Motxorroko irteeratik Atagoiti gainera soilik da gorantz (2 kilometro eskas), eta handik Zuzula pareraino dena bajaera dute (5 bat kilometro). Esan daiteke denbora markak hobetuko dituztela, batez ere potentzia apalagoko kotxe txikiek (handiak gora ere berdin-berdin joaten dira). Beraz, alde horretatik lehia estuagoa igoal izango da aurreko postuetan, gidari gehiagok izango dutelako aukera kronoa estutzeko. Hiru manga izango dira. 

Gidariek eta gidari-lagunek ohar guztiak aldatu beharko dituzte aurten.

Zati neutralizatua egiteko ere izango dira aldaketak. Autoek, behin erlojupeko manga bukatzen dutenean, Gabiriako herrigunera igo, Urruti aldetik Altzibarrera jaitsi, handik errepide zaharrean Zumarragara igo eta Legazpi zeharkatuta joan beharko dute atzera irteera marrara, Motxorrora. Orain arte Motxorrotik Aztiriara eta minetatik behera jaitsita egiten zuten itzulia.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s