Goierriko Bola Txapelketa Gabirian bukatuko da aurten

Posted: 2011/02/09 in Kirola, Lehiaketak
Etiketak: ,

Bola tiraldia

Larunbat honetan, otsailak 12, hasiko da Goierriko 23. Bola Txapelketa Legazpin. Denera zazpi jardunaldi izango ditu lehiaketak, beste horrenbeste herritan, eta azkeneko tiraldia Gabiriako udal bolatokian, Alkainburu pilotalekuaren atzekoan, jokatuko da, apirilaren 2an. Bukaerako festa bezala afaria egingo dute orduan bolariek, Osinalde elkartean.

Gabiriako bolariek ere parte hartuko dute eskualdeko txapelketan. Larunbatetan izango dira tiraldiak, goiz eta arratsalde. Izena emateko ordutegi hauxe izango da beti: goizean 10:30etik 11:30era eta arratsaldean 16:30etik 17:30era.

Egutegi osoa, berriz, hauxe:

  • Otsailak 12, Legazpin.
  • Otsailak 19, Mutiloan.
  • Otsailak 26, Zerainen.
  • Martxoak 12, Idiazabalen.
  • Martxoak 19, Seguran.
  • Martxoak 26, Olaberrian.
  • Apirilak 2, Gabirian.

Goierriko lehiaketaz gain, Gabirian Gipuzkoa mailako beste tiraldi bat ere izango da. Martxoaren 6an da hori, Lehendakari Txapelketako bost  jardunalditatik bigarrena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s