Gabiriako biztanleria %14,41 hazi da XXI. mendeko lehenengo hamarkadan

Posted: 2011/02/09 in Gizartea, Historia
Etiketak: ,

Gabiriako udal erroldan 492 bizilagun zeuden 2010ean. Azken bost urteotan goraka egin du biztanleriak, urterik urte jende gehiago baitago herrian bizitzen; bai erroldatuta, behintzat. XXI. mendearen  lehen hamarkadan %14,41 igo da biztanleria. 2000tik 2005era beherantz egin zuen, 420an geratzeraino, eta ordutik aurrera hasi zen errekuperazioa. Beraz, 2005-2010 tartean %17,14koa da igoera.

2000. urtean 430 biztanle zeuden Gabirian erroldatuta. Goierriko Hitza-k gaur atera du artikuluan datu hori. Etxebezitzari dagokionez, 239 daude Gabirian.

Gabiriar ugari, bertan bizi direnak nahiz kanpokoak

Gaur egun (2010eko datuak) dagoen biztanle kopurua duela 30 urteko berbera da. 1981ean ere 492 biztanle zeuden. Gabiriako Udalaren webgunean ikus daiteke populazioaren bilakaera azken 160 urteetan.  Hona horko zerrenda:

Urtea /  Biztanleria

  • 1847 / 1.142
  • 1861 / 1.072
  • 1871 / 998
  • 1877 / 980
  • 1887 / 926
  • 1897 / 929
  • 1900 / 922
  • 1910 / 924
  • 1920 / 946
  • 1925 / 860
  • 1930 / 859
  • 1935 / 803
  • 1940 / 850
  • 1945 / 824
  • 1950 / 838
  • 1955 / 814
  • 1960 / 665
  • 1965 / 740
  • 1970 / 655
  • 1975 / 526
  • 1981 / 492
  • 1986 / 472
  • 1991 / 432
  • 1996 / 428
  • 2001 / 426
  • 2005 / 420
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s