Pinu mozorroa ugari dago aurten

Posted: 2011/02/08 in Ekonomia, Natura, Nekazaritza
Etiketak: , ,

Pinu puntak eta Gabiria
Herrian hainbeste dauden pinudietako bakar batera begiratzea nahikoa da jabetzeko aurten sekulako pinu mozorro mordoa dagoela. Oraingoz zuhaitz gainetako poltsetan daude lozorroan, jaiotzen. Baina azken egunetako eguraldi epelak batzu-batzuk mugiarazi ditu, eta Ardantza aldean, adibidez, pinu mozorro ilara batzuk ikus daitezke bidean.

Lepidoptero familiako intsektuak dira pinu mozorroak, Thaumetopoea Pityocampa izen zientifikoz. Euskaraz pinu-beldar ere deitzen zaie, gaztelaniaz procesionaria eta katalanez cuc de pi. Berez Mediterraneo aldeko beldarra da, baina inguruko herrialdeetan oso zabaldua. Hona lotura interesgarri bat Argia astekarira, pinu mozorroaz gehixeago jakiteko.

Pertsonengan sor dezaketen higuina gora-behera, naturarako eta baso sailetarako oso kaltegarri suertatzen dira pinu mozorroak. Izurrite arriskutsuak eta erasokorrak sortzen dituzte, Elhuyar zientzia aldizkariaren arabera. Pinu orria jaten dute eta zuhaitza ihar dezakete.

Argazkian pinu puntak, eta gandu artean erdi ezkutatuta… ezagutzen? Gaintzatik aterata dago argazkia, gaur goizean. Esaten dute ba?… Gabiri, toki guztietatik agiri.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s