Gabiriako eskolaren eraikinak mendea beteko du datorren urtean

Posted: 2011/02/08 in Azpiegiturak, Gizartea, Hezkuntza, Historia, Ondarea
Etiketak: , , , ,

Gabiriako Balentzategi herri eskola dagoen eraikinak ehun urte beteko ditu 2012an. Eraikina, Oroitz-Ona izena duen etxea, 1912an inauguratu zuten. Serapio Mujika Zufiria (1854-1941) historialari ormaiztegiarrak halaxe aipatzen du 1918an argitaratutako Geografia de Guipúzcoa liburu mardulean.

Balentzategi herri eskola

Hona Mujikaren liburuko pasartea:

Hay dos escuelas públicas completas, instaladas en un hermoso edificio inaugurado en 1912 y debido a la munificencia del hijo de la villa don Eustaquio Balenzategui; el edificio tiene dos amplios salones, capaces para ochenta alumnos; lavabos, roperos, patios y cuantos elementos son exigibles en las modernas escuelas, y, además, buenas habitaciones para los maestros.

Mendeurren seinalatua, beraz, atarian dago. Gabiriar gehienek ezagutu dute eskola, bizipen eta istorio ugari izango dituzte kontatzeko. Aitzakia polita litzateke bilketa lan polit bat osatzeko. Bide batez, herrian eskola gehiago ere izan direla gogoratzeko ere bada. Aztirian (gaur egun Aztiri erretegia den herri eraikina) eta Alegian bana baziren (Alegiakoaren berri gehiago, hemen). Santa Lutzin ere bai beste bat gabiriarrak joaten zirena. Horrez gain, Ermentarizar edo Etxezarreta baserrian Markina familiako emakume batek ere eskolak ematen zituen XX. mendearen lehen erdian. Horrelakoak gehiago izango dira.

Hala eta guztiz, begira zer irakur daitekeen argazki zahar honetan (1914koa da, Indalecio Ojangurenek ateratakoa eta Guregipuzkoa.net-en dagoena). Gaur egun udaletxea da eraikin hori, baina ez beti. Garai batean eskola publikoa zen, 1912 arte gutxienez (eskola berria ireki zuten arte). Erreparatu etxaurreko inskripzioari (“Escuelas publicas”).

Gabiriako eskolak 1914an

Portzierto, plazan jolasean dabiltzan haurren artean 50 lagun kontatu ditut. Gaur egun Balentzategi herri eskolan antzeko haur kopurua dabil (48 inguru denera). Duela 97 urteko argazki horretan denak adin jira beretsukoak izatea desberdintasuna…

Serapio Mujikak berak esaten du, liburu berean, 1918an udaletxea Ostatu Zar etxean (Ostatu taberna gaur egun) zegoela, baina herriko etxe izango zen eraikin berria prestatzen ari zirela gabiriarrak. Badirudi, beraz, udaletxea Ostatutik gaur egun dagoen etxera 1920 aurretxoan aldatu zutela.

Tiene la casa consistorial en buen edificio, y en su fachada luce, labradas en piedra, las armas de la villa, que consisten en un águila coronada sobre un árbol que tiene en su raíz dos fajas de azur, y al lado del águila una estrella, En el día se está habilitando nueva casa consistorial, frente a la iglesia. Los electores son 209; los concejales, ocho.

Udaletxea Ostatu Zar etxean zegoela frogatzeko, hemen beste argazki bat, herriko armarri eta guzti (Indalecio Ojanguren – guregipuzkoa.net, 1960):

Gabiriako Ostatua 1960an –Indalecio Ojanguren, Guregipuzkoa.net

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s