Korrika 17 antolatzeko lehen bilera Ormaiztegin izango dute gabiriarrek

Posted: 2011/02/07 in Bilerak, Euskara, Kultura
Etiketak: , ,

Korrika 2007n hainbat gabiriarKorrika 17ren, euskararen alde Euskal Herria zeharkatzen duen lasterketa herrikoiaren urtea da aurten. Apirilaren 7tik 17ra izango da, Trebiñun (Araba) hasi eta Donostian bukatu. Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrikak, gau eta egun, geratu gabe. Aurretik Korrika Kulturala garatuko da, ordea.

AEK-k hainbat bilera antolatu ditu Goierrin aste honetarako eta hurrengorako. Gabiriarrei dagokien hitzordua otsailaren 16an da, asteazkena. Ormaiztegin egingo da inguruko herrietakoekin bilera (Mutiloa, Ezkio-Itsaso, Gabiria…), eta bertara agertzeko gonbita dute gabiriarrek. 19:00etan da bilera.

Lehenbiziko aldiz 1980an egin zen Korrika. Gabiria zeharkatu zuen. Orduan ohikoa zen Kamiño Zaharretik barrena Korrika igarotzea, Legazpitik Ormaiztegirantz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s