Iñaki Etxeberriak eta bere familiak Olaberrian egiten duten Bengoetxe txakolina ontzen ari da

Posted: 2011/02/04 in Ekonomia, Gastronomia, Nekazaritza
Etiketak: , , , , ,

Iazko mahats uztaren emaitza dagoeneko depositu herdoilgaitzetan ontzen ari dira Olaberriko (Gipuzkoa) Bengoetxe baserrian. Urkiztegi baserriko Iñaki Etxeberria gabiriarrak eta Ana Mari Urteaga emazteak San Anton egunean (urtarrilak 17) aurkeztu zuten txakolinaren uzta berria Getarian (Gipuzkoa), Getariako Txakolina izendapena duten beste 24 bat upategirekin bezala. Goierriko Hitza egunkariak erreportajea argitaratu du aste honetan gai horri buruz. Seigarren denboraldia dute Bengoetxen txakolina ekoitzi dutena, Getariako Txakolina izendapenarekin hirugarrena. Lau hektarea inguru mahasti dute Olaberriko baserriaren bueltan, eta 25 tona mahats bildu zuten urriaren 3-4an. Denera 17.000 litro txakolin eskas aterako zaizkiela kalkulatu dute. Alkoholez indartsua eta miztasunez bizia datorrela aurreratu dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s