Gabiria, ur gainean eraikitako herria

Posted: 2011/02/04 in Azpiegiturak, Ondarea
Etiketak: , ,

Simontxoeneko bozaderaUrtarrilaren 26an Goierriko Hitza-n Gabiriako bozaderei eta herriguneko hidrologiari buruzko erreportajea argitaratu zuten. Handik hartua da ondoko testua. Ura lortzea eta etxera eramatea gaur egun baino nekezagoa zen garaietan makina bat sistema sortu zituzten bizigaia lortzeko, gehiago Gabiria bezala, 400 metrotik gora muino gainean dauden tokietan.

Bozaderak dira horren lekuko, lurra goitik behera zulatu eta lurpeko uharka edo errekatxoren baten emaria txirrikaz ateratzeko. Gabiriako kaskoan ehun metro
barruan sei bozadera daude: Agirre-Eguzkitzan, plazan, Txokon, Larrea-Enean, Alkainen eta Gurutzetan. Herrian barrena batzuk gehiago badira, Urkiztegin, Altzibarren eta Itzaitegin, adibidez.

Toki urtsuan eraikitako herria Gabiriako kaskoak, hala ere, hidrologiarekin
lotura estua du. Bozaderez gain, Baltsaleku leku-izenak adierazten du gaur egun kirol
pista den eremua baltsa edo urmaela zen XX. mendearen lehen herenera arte. Baltsa zelaiaren buruan garbilekua zegoen lixibaharri eta guzti, orain Baltsaleku iturria dagoen lekuan. 1970eko hamarkadaren erdialdean bota zuten errepidea zabaltzeko.
Gabiriako kaskoaren azpia urtsua da oso. Bozadera batzuk lurpeko putzu edo errekasto berarekin daude komunikatuta. Eskola-etxean ere lurpetik hartzen zuten ura (1912an inauguratua da). Nesken alderdia zeneko aldagela –gaur dantzalekua– bonba-
lekue izenarekin ezagutzen dute oraindik adin batetik aurrerakoek. Ura goiko etxeetara ponpatzeko bonba zegoen lehenago; hortik bonba-leku deitzea. Kanileko ura, ordea, 1935eanekarri zuten Eztandako iturburutik, eta geroago Iturgorritik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s