Eskola-umeak eta Osinalde elkarteko taldea, kopla kantari gaur

Posted: 2011/02/04 in Bertsolaritza, Festak, Gizartea, Kultura, Musika
Etiketak: , , ,

Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, “Euskal Herriko eguna”. Gabirian ere sumatuko da ohitura “zaharra” (kantuak dioenez) berrituko duten kantarien ibilia. Goizean 09:00etan Balentzategi herri eskolako ikasleak eta irakasleak irten dira. Herrigunean kantatuko dituzte ikasgelan aurretik prestatu dituzten koplak, ohiko abestiarekin lagunduta. Eguerdira arte ibiliko dira.

Arratsaldean Osinalde elkarteko taldea ibiliko da, horiek ere herrigunean. Koplari bat baino gehiago izango dute taldean: Euxebio Igartzabal, Endika Igartzabal, Gorka Maiz, Aratz Igartzabal, Mikel Asurabarrena, Jokin Murua.. Badago bertsolaritan aukera gaur egun (ere). Herrian txapelketa herritarrekin bakarrik antolatzeko adina bai. Trikitilariak ere bertakoak, noski: Joseba Iztueta Katain eta Iban Maiz Euzkitza. Dena dago herrian.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s