‘Gabiriarrak’ bloga sortu da Interneten

Posted: 2011/02/03 in Hedabideak, Kultura
Etiketak: , , , ,

Gabiriako udalerriari (Gipuzkoa) buruzko informazioa zabaltzeko Interneteko Gabiriarrak gunea gaur sortu da, 2011ko otsailaren 3an. Herrian sortzen diren albisteak, gertakariak, oharrak, deialdiak eta bestelako jakingarriak ematea du helburu, eta gabiriarrak.wordpress.com helbidean aurkitu ahalko da. Gabiriako bizitza kulturala, soziala eta gainontzeko arloetakoa landuko du batez ere. Baita gabiriarrek han-hemen sortzen dituzten berriak ere.

Eguneroko prentsan, aldizkarietan, Interneten eta irrati-telebistetan argitaratzen diren albisteen jarraipena egingo du. Bestetik, herriko agenda, efemerideak eta leku interesgarriei buruzko atalak sortzen joango da aurrerantzean. Informazioa zabaltzeko tresna da, anonimoki eta pertsonalki egina, iritzi aurrejarririk gabea eta inolako interes ekonomikorik edo bestelakorik ez duena. Baina era berean zabala, irekia eta eraikitzailea, herriari buruz jakin nahi eta interesa duten guztientzat erabilgarri suerta dakien pentsatua. Gabiri, toki guztietatik agiri esaerari beste dimentsio batetik begiratzeko begiratokia da Gabiriarrak bloga.

Harremanetan jartzeko posta elektroniko bat dago (gabiriarrak@gmail.com), edozein iradokizun edo jakinarazpen egiteko, edo webgune honen helburuekin bat datozen informazioak argitaratu nahi izanez gero.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s