Gabiriako XIII. Rallysprinta otsailaren 27an izango da, aldaketa nabarmenekin

Posted: 2011/02/03 in Kirola
Etiketak: , ,

Gabiriako Rallysprinta automobilismo proba otsailaren 27rako antolatu dute. Aurten ere Euskal Herriko lehenbiziko lasterketa izango da. Hamahirugarren edizioa beteko du, eta aldaketa nabarmenak egin dituztela argitaratu du Goierriko Gidahilabetekariak. Lehiaketako norabidea aldatu egingo dutela dio informazio horrek, orain artean bezala Zuzula-Motxorro izan beharrean Legazpi aldetik irtengo lirateke autoak, zati kronometratua Zuzula Garakoaren parean bukatzeko.

Bestetik, ibilgailuek zirkuituaren bukaeratik hasierako puntura itzultzeko zati neutralizatua ere aldatuko dute. Orain arte Aztiriara igo minetatik behera itzultzen ziren autoak irteerara; aurten Gabiriatik barrena Alegiara jaitsi, eta Zumarragara igota Legazpira joan beharko dute partaideek.

Otsailaren 27an, igandea, 15:00etan hasiko da lasterketa. Egiaztapen teknikoak Korta jatetxearen aparkalekuan egingo dituzte, ohi bezala, 10:00etatik 12:00etara.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s